Ertzaintza Bruselan izango da ostegunean, Athleticek eta Anderlechtek jokatzekoa duten partidan, Athleticeko zaleak babesten. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du izaingo sailburua bera, Rafael Iturriaga, Belgikan izango dela, ertzainen lana koordinatzen. Hartara, iragan astean San Mamesen izandako istiluen gisakoak gertatzea saihestu asmo du Eusko Jaurlaritzak.
Belgikara joatekoak diren zaleei gomendioak ere eman dizkie Ertzaintzak, liskarretan sar ez daitezen. Eskatu die talde handietan ibiltzeko, eta hiriaren erdigunean. Eta bereziki eskatu die zuzen jokatzeko, "talde erradikalen probokazioetan erori gabe". Partidan batere liskarrik izan ez dadin eta Athleticeko zaleek arazorik izan ez dezaten, nola jokatu aztertzeko harremanetan ari dira Ertzaintza eta Belgikako Polizia.
martes, 23 de febrero de 2010
lunes, 22 de febrero de 2010
miércoles, 10 de febrero de 2010
martes, 9 de febrero de 2010
Suscribirse a:
Entradas (Atom)